Goizeko bederatziak eta erdietan eman zitzaion hasiera probari eta Fernando Etxegaraik 00:39:11 behar izan zuen itzulia osatzeko, bigarren postua eskuratu duen Ezpeletako Benoit Corik baino lau minutu gutiago. Lehenbiziko emakumea Lurdes Oiartzabal lezoarra izan da (00:55:24), klasifikazio orokorraren 22. postuan.
Taldekako klasifikazioari erreparatuz gero, Ezpeletako ordezkariek eskuratu dituzte bigarren (Benoit Cori 00:43:05) eta hirugarren (Herve Bros 00:44:28) postuak.
Seigarren aldiz garaile
Denborei begiratuz, aurten ez da markarik hobetu, konparaziora 2006an Fernando Etxegaraik berak 38 minutu eta 36 segundutan egin baitzuen proba. Aurtengoarekin seigarren aldiz irabazita ordea, marka berria egin du beratarrak. Orain arte Sarako Ramuntxo Lamothe eta Fernando Etxegarai pare-parean zebiltzan bakoitza bosna txapelekin. Erdietsi berri duen markari esker, Etxegarairen esku dago orain errekor berria.
Herrietako ordezkaritzak eta 2012ko edizioaren klasifikazioa
Sarako Kontrabandisten Lasterketa antolatzen hasi zenetik, antolatzaileek errekaren bi aldeetako lasterkariak gonbidatzen dituzte parte hartzera deus ordaindu beharrik gabe, gehienez ere 2 lasterkari herri bakoitzeko. Arrazoi horrexegatik, gonbidatutako herri bateko inork ez badu izenik ematen eta gonbidatua den bertze herri batetik 2 lasterkari baino gehiago baldin badaude, azken hauek ordezkaririk ez duen herriaren izenean parte hartu ohi dute inork erreparorik ez baldin badu jartzen. Hori dela eta, klasifikazioan ikusiko duzue kasu batzuetan kirolariaren jatorria eta ondoan duen herriaren izena ez datozela bat.
- Fernando ETXEGARAI (Bera) 00:39:11
- Benoit CORI (Ezpeleta) 00:43:05
- Herve BROS (Ezpeleta) 00:44:28
- Daniel MEHATS (Donibane Garazi) 00:44:49
- Iñaki PIKABEA (Zugarramurdi) 00:46:24
- Angel Mari ARANIBAR (Bera) 00:47:08
- Pantxo SAINT MARTIN (Sara) 00:47:14
- Aitor BERA (Senpere) 00:47:22
- Philippe VAQUIE (Sara) 00:47:27
- Claude MEHATS (Donibane Garazi) 00:47:44
- Josemari HUIZI (Luzaide) 00:48:02
- Jakes BERNET (Hendaia) 00:48:10
- Juan Luis IRATZOKI (Lesaka) 00:49:54
- Fabien EZKURRA (Ainhoa) 00:50:09
- Joseba GOIA (Lesaka) 00:50:23
- Yannick DUFAU (Hendaia) 00:50:25
- Denis BAKARDATZ (Hondarribia) 00:50:39
- Olivier AZARETE (Urruña) 00:51:13
- Robert LABISTE (Hondarribia) 00:51:42
- Xatur EZPELETA (Ainhoa) 00:52:13
- Jean Michel GOYENETCHE (Ainhoa) 00:55:12
- Lurdes OIARTZABAL (Elizondo) 00:55:24
- Mixel BURGOIN (Senpere) 00:55:28
- Eduardo ETXEBESTE (Zugarramurdi) 00:57:19
- Jean Claude CUBURU (Baigorri) 00:59:10
- Jean Marc BARNETCHE (Baigorri) 00:59:11
- Marie CARTY (Luzaide) 00:59:50
- Philippe LUBERRIAGA (Azkaine) 01:01:28
- Michel LUBERRIAGA (Azkaine) 01:01:30
- Peio EZPELETA (Etxalar) 01:01:38
- Sebastien SUBERVIE (Urdazubi) 01:02:22
- Maria MARTINEZ (Elizondo) 01:02:37
- Ricardo TORO (Irun) 01:05:38