Euskal Herriko Errugbi Txapelketaren bigarren edizioa ere Saran eginen da larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 24a

Sara eta Baztango taldeak joan den urteko txapelketan.

Zazpi herrialdeetako zortzi ekipa ariko dira lehian Animainiako errugbi zelaian

Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Euskal Herriko zazpi herrialdeak errugbiaren bidez elkartzeko erronka luzatu du Sarako Izarra errugbi taldeak. Hala, larunbatean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zortzi ekipa ariko dira lehian Sarako Animainiako errugbi zelaian.

Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Euskal Herriko zazpi herrialdeak errugbiaren bidez elkartzeko erronka luzatu du Sarako Izarra errugbi taldeak. Hala, larunbat honetan, Euskal Herriko Errugbi Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da Sarako Animainiako zelaian. Zortzi ekipa ariko dira lehian: Sara, Ziburu, Hernani, Baztan, Getxo, Maule eta Ustaritzeko taldeak, hain zuzen.

10:00etan hasita, egun osoan errugbi partidak jokatuko dira eta ilunabarrean, Madricale musika taldea ariko da plazan. 21:30ean otordu animatua eginen da Kuxkuxtu txarangarekin eta ondotik dantzaldia izanen da Zelata taldearekin. Otorduetan parte hartzeko aitzinetik egin behar da erreserba, Sarako Plekako ostatuan, Herriko Etxeko Edantegian edo Keinu ostatuan.

Joan den urteko arrakasta

Iaz antolatu zuten lehenbiziko aldiz Euskal Herri mailako Errugbi Txapelketa eta orduan Nafarroa Behereko St-Palais taldea nagusitu zen. Antolatzaileek balorazio ona egin zuten. Zikiro jatean 500 lagun elkartu ziren eta horrekin 5.000 euro bildu ziren Integrazio Batzordearentzako. Aurten ere, irabaziak aipatu erakundera bideratzko asmoa dute. Lehengo urtekoarekin alderatuz, aurtengoak duen desberdintasuna, arratsaldeko bestak plazan segituko duela izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun