Kutxa txapelketako finalerdietarako sailkatu da Julen San Miguel

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 17a

30-28 irabazi zion Zeberio II-ari partida gogorrean

Julen San Miguel doneztebarrak lortu du Kutxa buruz buruko erremonte txapelketaren finalerdietarako sailkatzea. Abuztuaren 16an 30-28 irabazi zion Galarretan Zeberio II.ari, Galarretan jokatutako final laurdenetako ligaxkako partida gogorrean.

Julen San Miguel doneztebarrak lortu du Kutxa buruz buruko erremonte txapelketaren finalerdietarako sailkatzea. Abuztuaren 16an 30-28 irabazi zion Galarretan Zeberio II.ari, Galarretan jokatutako final laurdenetako ligaxkako partida gogorrean. San Miguelek jokatutako bi partidak irabazi ditu eta bakarrik Urrutiak lor dezake kopuru hori, doneztebarrari berari irabazten badio larunbatean jokatuko den partidan. Urrutiak irabaziko balu, saldiastarrak eta doneztebarrak lortuko dute finalerdietara sailkatzea. San Miguelek irabaziko balu, Zeberio II.ak Urrutiaren kontrako partida irabazi egin beharko luke, sailkatzeko aukerak izateko. Ortzeguneko partidan Zeberio hasi zen agintzen (10-5, 13-10), San Miguelek indartsu bai, baina ez ziolako norabide egokia ematen pilotari. Baina doneztebarrak taktika aldatu zuen eta 19-25 irabazten jarri zen. 26-28 eta 28-29 hurbildu zen Zeberio, baina azken tantu bikaina egin zuen San Miguelek, finalerdietarako txartela balio duen garaipena lortuz.

 

Abuztuaren 16ko emaitzak Galarretan

1. Urrutia II-Aizpuru III, 32; Otaegi-Labaka, 35

2. Zeberio II, 28; San Miguel, 30 KUTXA TXAPELKETA

3. Uterga-Etxeberria III, 36; Juaristi-Ion, 40

4. Matxin III-Barrenetxea IV, 30; Oñatz-Olazar, 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun