Abuztuaren 15ean jokatu zen Zeanurin (Bizkaia) Euskadiko trikitilari gazteen XXXII. Txapelketa. Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpak suertatu ziren txapeldun.
Bigarren postua Aretxabaletako Beñat Ganboak eta Mungiako Julene Otegik eskuratu zuten eta hirugarrena Aresoko Gorka Arraiagok eta Zizurkilgo Irati Irurtzunek. Bizkaiko trikitilari hoberenaren saria ere banatu zen eta Bilboko Aritz Landazabal eta Mungiako Julene Otegirentzat izan zen.
Txapelketa polita joan zen eta giro aparta egin zen Zeanurin. Txapelketan hamar bikotek hartu dute parte eta horietatik seik lortu zuten Zeanuriko finalean aritzeko txartela.