Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko da abuztuaren 17an Azkoitian

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 16a

Hameka aizkolarietatik sei sailkatuko dira irailaren 30ean Aizarnazabalen jokatuko den finalerako

Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko da abuztuaren 17an, ortziral eguerdiko 12:30etatik aitzinera Azkoitiako plazan. Hameka aizkolari ariko dira lehian, hiru txandatan banatuta, eta hameka horietatik sei sailkatuko dira irailaren 30ean Aizarnazabalen jokatuko den finalerako.

Aizkolari bakoitzak hiru kanaerdiko, 60 ontzako enbor bat eta oinbiko bat ebaki beharko ditu. Eskualdeko ordezkari gisara Oihan Larretxea beratarra, Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia, Aurtizko Ander Erasun eta Leitzako Arkaitz Olano ariko dira. Arostegiko Manuel Kañamares izanen da bosgarren aizkolari nafarra. Beraekin batera sei gipuzkoar ariko dira: Legorretako Jexuxmari Lasa, Mutrikuko Aratz eta Ugaitz Mugertza anaiak, Zumarragako Xabier Zaldua, Zizurkilgo Jon Irazu eta Azpeitiako Mikel Larrañaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun