Eguraldi sargoriarekin ospatu zen abuztuaren 11n Urdazubiko Burdinaren Eguna

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 14a

Burdinaren segizioa, Axularretik abiatu baino lehen. Juan Mari Ondikol

Bosgarren edizio honetan, solasaldia eskaini zuen Miguel De la Quadra Salcedok

Urdazubiko Burdinaren Eguna eguzki beroaren azpian, eguraldi sargoriarekin ospatu zen abuztuaren 11n. Bostgarren edizio honek gaiarekin lotutako jarduera egitarau zabala izan zuen. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztu zen.

Urdazubiko Burdinaren Eguna eguzki beroaren azpian, eguraldi sargoriarekin ospatu zen abuztuaren 11n. Bostgarren edizio honek gaiarekin lotutako jarduera egitarau zabala izan zuen. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztu zen.

Izan ere, garai batean, XIX. mende hasiera arte edo, Bizkaiko meatzeetatik Monasteriora eramaten zuten, eta abadeari ematen zitzaion, urrezko moneta batzuen truke. Goizetik artisautza azoka izan zen herriko plazan, 35 bat eskulangilerekin eta ttikienek ere izan zuten puzgarrietan ibiltzeko aukera, baita Urdazuri errekan zebiltzan pedaló ttiki batzuetan ere.

Donibane Lohizunetik zetorren burdin mineralaren segizioak burdina, buruzareetan sartuta idi gurdi batean garraiatu zuen Axularretik plazaraino eta eguerdian ailegatu zen monasteriora, Arizkungo txistulariekin batera. Olagizonek aztertu eta abadeak Plentziako benakeroei ordaindu zien, «Bale ados, hamahiru ontzakurre eta kitto!» erranez tratua itxi ondotik.

Zelaieneganeko Javier Larraldek egin zuen monastegiko abadearen antzezpena eta Gure Kaiolako Francisco Menta, Urtxumealdeko Francisco Perez eta Juan Luis Sarratea, Salaberriko Juan Ramon Othegy eta Frantxistegiko David Agirre izan ziren mojeak. Olagizonak, berriz, Zugarramurdiko Sansineko Javier Zubillaga eta Elizondoko Patxi Bengoetxea.

Plazako antzezpena eta gero, Monastegiko elizan hitzaldia eskaini zuen Miguel de la Quadra Salcedo bidari eta abenturazale ezagunak.

Ondotik, zikiro jatea eskaini zen 300 bat lagunendako frontoian eta arratsaldean, mariatxien kontzertua izan zen, Elegancia Mexicana taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun