Abuztuaren 14an, astearte arratseko 21:00etan eginen den herri afariarekin abiatuko dira sei eguneko pestak Ezkurran. Joxe Angel akordeoilariak girotuko du afaria.
Abuztuaren 15ean, asteazkenean, Amabirjin Eguna ospatuko dute Ezkurran ere. 10:00etan argi soinuak. 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan Aizkora apustua I.Vicente-J.Etxeberria-M.Zabaleta. 18:00etan pilota partiduak jokatuko dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Zesuma taldearekin.
Abuztuaren 16an, ostegun goizeko 10:00etan argi soinuak joko dira. 18:00etan pilota partiduak jokatuko dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Zesuma taldearekin.
Abuztuaren 17an, ostiral goizeko 10:00etan argi soinuak joko dituzte. 11:00etan Mus txapelketa hasiko da eta 16:00etan txapelketa horretako finalerdiak eta finala jokatuko dituzte. 18:00etan gazteen arteko Herri kirolak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabezin taldearekin.
Abuztuaren 18an, larunbat goizeko 10:00etan argi soinuak joko dituzte. Goiz eta arratsaldez umeen parkea izanen da. 18:00etan aizkora apustua. Ander Erasun eta Migel Telletxea, Oihan Larretxea eta Saralegiren kontra. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Dantzadi taldearekin.
Abuztuaren 19an, igandean, bukatzeko, 10:00etan argi soinuak joko dituzte. 14:00etan herri bazkaria egingo da Joxe Angel akordeoilariarekin. Herriko jubilatuek dohain izanen dute bazkaria.