Donamariako bestak ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 14a

Ohiturari eutsiz, hondar eguneko herri bazkariaren ondotik konbentuko mojak bisitatzera joanen dira herritarak eta bertsolariak. Utzitako argazkia

Osteguneko gazteen egunean paellada antolatu dute lehen aldiz

Abuztuaren 14an, besta bezperako 20:00etan botako den txupinazoarekin eta herriko musikari eta buruhaundiekin eginen den kalejirarekin abiatuko dira Donamariko Amabirjin bestak. 21:00etan Zopak izanen dira jateko Herriko Ostatuan. Gauerdian DJ Julenekin dantzaldia.

Abuztuaren 14an, besta bezperako 20:00etan botako den txupinazoarekin eta herriko musikari eta buruhaundiekin eginen den kalejirarekin abiatuko dira Donamariko Amabirjin bestak. 21:00etan Zopak izanen dira jateko Herriko Ostatuan. Gauerdian DJ Julenekin dantzaldia.

Abuztuaren 15ean, Amabirjin eguna ospatuko dute Donamarian ere. 10:00etan Kalejira eginen da gaiteroekin auzoz-auzo. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Herriko dantzarien emanaldia. 12:30ean Luntxa Herriko Ostatuan. 18:00etan Kantaldia herriko plazan. 19:30ean Herri lehiaketak: txapel tiraketa eta magraren pisua asmatzea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelekin.

Abuztuaren 16an, ostegun goizeko 11:00etan Haur joko herrikoiak eginen dira. 13:00etan Aizkora apustua jokatuko da. Donato Larretxea eta Oihan Larretxea aita-semeak, Olasagasti eta Ander Erasunen kontra. 14:00etan Paellada parkean. 18:00etan pilota partidak jokatuko dira herriko gazteen artean. 19:00etan Bertso-pilota. Bertsolariak Julen Zelaieta eta Julio Soto izanen dira. Pilotariak, berriz, Goñi-Goñi, Zelaieta-Bereauren kontra. 22:00etan Bertso afaria Herriko Ostatuan Julio Soto eta Julen Zelaietarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Mendiberrirekin.

Abuztuaren 17an, ortziral goizez eta arratsaldez haurren parkea paratuko da plazan. 11:00etan plater tiraketa. 17:00etan Mus tximista Herriko Ostatuan. 18:00etan Txokolatada. 20:00etan Patata Tortilla lehiaketa. 22:00etan Kantu zahar herrikoia plazan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Mendiberrirekin.

Abuztuaren 18an, larunbatean, 14:00etan herri bazkaria eginen da, Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Akordiolaria Bixente izanen da. Arra­tsaldez eta gauez dantzaldia Garraxi taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun