Etxalarko Andremari bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 14a

Asauarekin eta ondoko zalapartarekin bukatuko dira Etxalarko bestak. Artxiboko argazkia

Larunbateko Asauarekin eta gazteek antolatu eta ordaindutako dantzaldiarekin bukatuko dira

Abuztuaren 14an, astearte arratseko 20:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Etxalarko Andremari bestak. Ordu laurden lehenago, agerraldi ixila eginen da ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ lemapean. Altxaferoaren ondotik txistulariak, trikitilariak, Eghoak txaranga, buruhaundiak eta kankailuak ibiliko dira. Txanpaina, goxoki eta globoak ere banatuko dira. 21:30ean Afaria izanen da frontonean, txarangak girotua. Gauerditik 04:00etara dantzaldia izanen da Modestorekin. Eghoak txarangak atsedenaldian karrikak animatuko ditu.

Abuztuaren 14an, astearte arratseko 20:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Etxalarko Andremari bestak. Ordu laurden lehenago, agerraldi ixila eginen da ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ lemapean. Altxaferoaren ondotik txistulariak, trikitilariak, Eghoak txaranga, buruhaundiak eta kankailuak ibiliko dira. Txanpaina, goxoki eta globoak ere banatuko dira. 21:30ean Afaria izanen da frontonean, txarangak girotua. Gauerditik 04:00etara dantzaldia izanen da Modestorekin. Eghoak txarangak atsedenaldian karrikak animatuko ditu.

 

Andremari Eguna asteazkenean

Abuztuaren 15ean, Andremari Eguna ospatuko dute Etxalarren. 10:30ean Argisoinuak izanen dira musikari, buruhaundi eta kankailuekin. 11:30ean Meza Nagusia.12:30ean Herriko dantzarien saioa. Ondotik Kultur Etxean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 13:30ean gaiteroak ariko dira plazan. 18:00etan Aizkora apostua. Larretxea aita-semeak, Arrospide eta Erasunen kontra ariko dira. 18:45ean aizkoran buruz behera ariko da Joxe Bikondoa. Herri Kirol Federazioak antolatua. 19:00etan Mariatxiak: Roberto eta Jessi. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 04:00etara dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

 

Haurren Eguna ortzegunean

Abuztuaren 16an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00etan Argisoinuak gaitero, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etatik 13:30era Haurrendako joku parkea eta tren txutxua. 13:30ean Asau ttiki, Guraso Elkarteak antolatua. 15:00etatik 17:30era Haurrendako joku parkea. 17:00etan XX. Mus Txapelketa jokatuko da. Sariak kirol desafioaren ondotik banatuko dira.19:00 Herriko gazteen herri kirol desafioa. Aurten ere herriko bi talde lehiatuko dira. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

Pilota ortziralean

Abuztuaren 17an, ortziral goizeko 10:30ean Argisoinuak izanen dira gaitero, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etan Etxalarko haurren XXVI. esku pilota txapelketaren finala jokatuko da. 12:30ean Gazteen arteko pilota partidak binaka. Sari banaketa ere eginen da. 18:00etatik 20:00etara Saltoka taldearen animazioa. Zahar eta gazte, denak dantzan trebe!!. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Dantzadi taldearekin.

 

Asau eta Jubilatuen eguna bukatzeko

Abuztuaren 18an, larunbatarekin, Asau eta Jubilatuen Eguna ospatuko dute Etxalarren. Egunero bezala, 10:30ean Argisoinuak joko dira gaitero, buruhaundi eta kankailuekin. 11:00etan Herriko trikitilarien saioa. Ondotik luntxa. 12:00etan bertso saioa, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. 14:00etan Jubilatuen bazkaria. 14:00etan Asau ermitako zelaian. Plaza ingurutik Eghoak txarangarekin abiatuko dira ermitako zelairat. Txartelak 20 eurotan hartzeko epea abuztuaren 14ean akautuko da. Epez kanpo 5 euro gehiago. Buelta landatan barna izanen da. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin. Etxalarko gaztik antolatu eta ordaindua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun