Aurten 70 urte beteko ditu Baigorriko Arrola dantza taldeak eta urteurren hori modu berezian ospatzeko asmoz, besta eguna antolatu dute larunbat honetarako, agorrilak 25. Arratsaldean emanen diote bestari hasiera, 16:00etan elizatik pilota plazaraino kabalkada eginez. 17:00etan dantza ikuskizuna hasiko da pilota plazan. Baztango dantzariek, Larrañeko (Xiberua) Errege-txopitak, Bakioko (Bizkaia) Itxas-alde taldeak, Nafarroa Behereako Anhauzeko makilariek eta Arrola dantza taldeak parte hartuko dute. 19:00etan plaza xokon aperitifa eginen da eta ondotik afaria eta dantzaldia Kiki Bordatxok alaiturik. Afariko lekuen atxikitzeko (0033) 640 392079/ (0033) 559 379351 edo (0033) 689376969ra deitu behar da. Horrez gain, egun osoan argazki erakusketa eginen da Herriko Etxean.