Donato Larretxeak eta Otañok irabazi zuten Sunbillan Latasa Saria

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 13a

Aizkolariak, antolatzaileekin eta Sunbillako udal ordezkariekin batera. Jose Mari Telletxea

Gazteen mailan, Jon Rekondo eta Ander Erasun garaile

Donato Larretxeak eta Unai Otañok irabazi zuten abuztuaren 12an Ramon Latasaren omenez Sunbillan jokatu zen aizkora saria. Gazteen mailakoan, berriz, Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak lortu zuten txapela. 500 ikusle baino gehiago bildu ziren frontoian saioa ikusteko.

Donato Larretxeak eta Unai Otañok irabazi zuten abuztuaren 12an Ramon Latasaren omenez Sunbillan jokatu zen aizkora saria. Gazteen mailakoan, berriz, Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak lortu zuten txapela. 500 ikusle baino gehiago bildu ziren frontoian saioa ikusteko.

Maila nagusian hiru bikote neurtu ziren, eta bakoitzak lau lan ezberdin egin behar izan zituen. Nazabal eta Arrospide indartsu hasi ziren, eta azkeneko probara ere hiru segundo aitzinetik iritsi ziren. Iraupen proban, ordea, Otaño eta Larretxea aunitzez ere gehiago izan ziren eta alde nabarmena kendu zieten gainerakoei. 39 minutu eta 52 segundu behar izan zuten eta Nazabali eta Arrospideri, errate baterako, minutu bat eta sei segundoko aldea kendu zieten (40‘58“). Unai Otaño indartsu ikusi zen bertze behin, eta une honetan sasoirik onenetakoa duen aizkolaria dela argi eta garbi utzi zuen Ibarrakoak Sunbillan.

Arrospidek eta Nazabalek lehen zati ona egin zuten, baina azkeneko proban amore eman behar izan zuten, aurkariak hobe ibili baitziren, eta bigarren postuan gelditu ziren. Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez, berriz, hasierako probatik gelditu ziren gibelean, eta bukaeran txapeldunek baino kasik 6 minutu gehiago behar izan zuten (45‘40“).

 

Gazteetan Rekondu eta Erasun

Helduen mailaz gain, gazteena ere erakargarria zen, eta hor Jon Rekondo leitzarra eta Ander Erasun aurtiztarra gailendu ziren (31‘24“). Maila honetan bikote bakoitzak hiru proba ezberdin egin behar izan zituen. Txapeldunak hasieratik paratu ziren aitzinetik, baina ez zen alde handirik egon, nahiz eta besteek ere ezin izan zituzten aitzinekoak harrapatu. Emoziorik handiena bigarren posturako egon zen. Mugertza II.ak eta Oihan Larretxeak lortu zuten postu hori (32‘36“), baina Otaegi eta Olano I.a ere gainean izan zituzten (32‘54“). Azkeneko bi bikoteen artean 18 segundoko tartea bertzerik ez zen izan bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun