N-121-A errepidea itxia egonen da Etxalar eta Lesaka artean abuztuaren 9an

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 8a

Ortzegun goizeko 08:00etatik 14:00etara errepide zaharretik ibili beharko dira ibilgailuak

Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean, Etxalar eta Lesaka artean zolaberritze lanak eginen direla eta bi norabideak itxiak egonen dira abuztuaren 9an, ortzegun goizeko 08:00etatik 14:00etara.

Zehazki, 60 eta 63. Kilometroen artean eginen dira zolaberritze lanak eta tarte horretan, errepide zaharretik (NA-1210) ibili beharko dute ibilgailuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun