Galduz baina itxura ona emanez bueltatu da Mexikotik Urrutia erremontelaria

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 13a

Urrutia pilota astintzen, larunbateko berragerpenean. Maialen Andres

Urrizarekin batera, 37-40 galdu zuen larunbatean Ezkurra eta Ionen kontra

Duela sei hilabete Mexikora joan zen erremonte profesionala utzita. Baina orain, buruz buruko Kutxa txapelketa jokatzeko intentzioarekin bueltatu da Migel Mari Urrutia saldiastarra. Hori prestatzeko, larunbatean binakako paartida jokatu zuen Galarretan. Urrizarekin batera 37-40 galdu zuen Koteto Ezkurra eta Ionen kontra, baina itxura ona eman zuen saldiastarrak bere berragerpenean.

Duela sei hilabete Mexikora joan zen erremonte profesionala utzita. Baina orain, buruz buruko Kutxa txapelketa jokatzeko intentzioarekin bueltatu da Migel Mari Urrutia saldiastarra. Hori prestatzeko, larunbatean binakako paartida jokatu zuen Galarretan. Urrizarekin batera 37-40 galdu zuen Koteto Ezkurra eta Ionen kontra, baina itxura ona eman zuen saldiastarrak bere berragerpenean.

Urrutiak sei hilabete zeramazkin erremontean aritu gabe, baina enkantxatua ikusi zitzaion. Ez zuen ohi duen bezala pilota astindu eta beharbada segurtasuna falta zaio, baina hagitz itxura ona eman zuen. Ez zuen partida erraza eta ongi aritu zen. Sakean egon zen aldea. Ionek hamar tantu egin zituen sakearekin eta hutsegiterik ez. Urrutiak, bortz tantu egin zituen sakearekin, baina 4 falta ere bai, horietatik hiru segidan eta hor hasi zen partida hausten. 7-11 irabazten izan ziren Urriza eta Urrutia, baina gorriak 18-13 aitzinetik paratu ziren eta Ionen lan bikainari esker, alde hori mantendu zuten. Urrutiak sakez egindako hiru faltei esker 36-30 aitzinetik paratu ziren gorriak eta 39-32 zirela agertu zen Urrutiarik onena, 29-37ra hurbildu arte. Baina Ezkurraren bi pareteko bikainarekin akitu zen partida.

Urrutiak 5 tantu egin zituen sakez eta 4 falta eta piloteoan bertze zazpi tantu egin zituen. Aitzinean, 21 tantu egin zituen Ezkurrak eta 22 Urrizak eta bina falta.

 

Abuztuaren 11ko emaitzak Galarretan

1. Ezkurra II-Zubizarreta, 16; Matxin VI-Zubiri 35

2. Ezkurra-Ion, 40; Urriza-Urrutia I, 37

3. Etxeberria IV-San Miguel, 40; Uterga-Etxeberria III, 31

4. Oñatz-Barrenetxea IV, 19 Etxabe II-Olazar, 30

 

Orain buruz burukoan

Migel Mari Urrutiak Kutxa txapelketan aritzeko prest dagoela erakutsi zuen. Lehen hitzordua abuztuaren 14an, asteartean izanen du Juaristiren kontra. Abuztuaren 18an San Miguel izanen du aurrez aurre saldiastarrak. Zeberio II.aren kontrako partida abuztuaren 21ean jokatuko du Urrutia I.ak. Ligaxka honetako bi lehenbizikoak sailkatuko dira finalerdietarako. Han esperoan izanen dituzte Koteto Ezkurra, joan den urteko txapelduna, ligaxkako bigarrenaren kontra aritzeko abuztuaren 25ean eta Urriza, ligaxkako lehenbizikoaren kontra jokatzeko irailaren 1ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun