Giro ederrean joan dira Beintza-Labaiengo bestak

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 8a

Larunbatean omenaldia eskaini zitzaien Mikel MIndegia eta Donato Larretxeari Arantxa Iturralde

Omenaldia eskaini zitzaien Mikel Mindegia eta Donato Larretxea aizkolariei

Beintza-Labaiengo bestak ere giro ederrean joan dira abuztuko lehen aste hondarrean. Nahiz eta bost egunetik lau egunera murriztu diren, hainbat ekitaldi izan dituzte. Ikusi argazkiak

Beintza-Labaiengo bestak ere giro ederrean joan dira abuztuko lehen aste hondarrean. Nahiz eta bost egunetik lau egunera murriztu diren, hainbat ekitaldi izan dituzte. Ikusi argazkiak

Larunbatean, lehen mailako aizkora apustu paregabea izan zen. Jende mordoa hurbildu zen Labaiengo plazara eta Mikel Mindegia eta Donato Larretxea aizkolari handiei omenaldi txiki bat egin zitzaien. Oroigarri bana eman zitzaien eta bi herritarrek agurra dantzatu zieten. Lehiari dagokionez, Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak, Nazabal eta Erasun, Atutxa eta Azurmendi eta azkenean irabazle suertatu ziren Otaño eta Otaegi gipuzkoarrak aritu ziren. Lehia oso parekatua izan zen, goi mailakoa eta jendeak oso gustora ikusi zuen ekitaldia. Igandean, eguerdiko mezatik aterata txistulariek jo zuten, Herriko Etxeko alkate eta zinegotziak atzetik zituztela. Tortilla eta postre lehiaketa ere izan ziren arratsaldean eta irabazleek urdaiazpiko bat eta bina botilla ardo irabazi zituzten.

Astelehenean, herritarren arteko aizkora lehia ederra izan zuten, bikoteka launa enborra moztuz. Alde batetik Telletxea anaiak, (Pello eta Jose, azken hau Kaliforniatik etorria), bestetik Mindegia Anaiak, Miguel Angel eta Jazinto eta irabazle suertatu zen bikotea, Jose Luis eta Jesus aritu ziren. Asteleheneko herri bazkarian ere giro ederra izan zen eta horretan lagundu zuten euskal kantu zaharrak abestu zituzten Bankako kantariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun