Julen San Miguel doneztebarrak bikain hasi du Kutxa buruz buruzko erremonte txapelketa eta Jon Juaristiri 30-20 irabazi zion abuztuaren 7an Galarretan. Juaristi lehen partidan Zeberio II.ari irabaztetik zetorren.
Dirua ere Doneztebeko atzelariaren alde atera zen, 100 40ri eta katedrak ez zuen hutsik egin, nahiz eta emaitzak erakusten duena baino lan gehiago egin behar izan zuen San Miguelek. Alderik handiena sakean eta Doneztebekoaren joan egon zen. 6-2 eta 15-5 irabazten jarri zen San Miguel, baina 18-15era hurbildu zen Juatisti. Baina behin sakea berreskuratuta, zuzenean garaipenera joan zen doneztebarra. San Miguelek 18 tantu egin zituen piloteoan, sortzi sakez, bi falta eta hutsegite bat.
Kutxa txapelketako final laurdenetako ligaxka honetako hurrengo partidan, abuztuaren 11n Zeberio II eta San Miguel ariko dira nor baino nor gehiagoka. Txapelketa honetarako Mexikotik bueltatuko den Migel Mari Urrutia I.aren “debuta” abuztuaren 14an izanen da, Juaristiren kontra eta abuztuaren 18an San Miguel izanen du aurrez aurre saldiastarrak. Zeberio II.aren kontrako partida abuztuaren 21ean jokatuko du Urrutia I.ak. Ligaxka honetako bi lehenbizikoak sailkatuko dira finalerdietarako. Han esperoan izanen dituzte Koteto Ezkurra, joan den urteko txapelduna, ligaxkako bigarrenaren kontra aritzeko abuztuaren 25ean eta Urriza, ligaxkako lehenbizikoaren kontra jokatzeko irailaren 1ean.
Galarretako emaitzak abuztuaren7an
1. Matxin VI-Aizpuru III, 29; Urrutia II-Labaka, 35
2. San Miguel, 30; Juaristi, 20 KUTXA TXAPELKETA
3. Zeberio II-Etxeberria III, 40 Urriza-Ion, 39
4. Ezkurra II-Olazar, 24 Otaegi-Aizpurua II, 30