Amaiurtik Maulera. Ibilbide hori eginen du Amaiur 2012 Haien Ametsa gurea da ikuskizunak. Abuztuaren 10 eta 11n, ortziral eta larunbat arratseko 21:30ean izanen dira emanaldiak Mauleko gazteluaren atarian.
Sarrerak erreserbatu daitezke Mauleko Turismo bulegoan. Kontuan hartu behar da turismo bulegoa atsaldeko 19:00etan itxitzen dutela.
Beraz, Amaiurren ikusi ezin izan zutenendako edo ikuskizun ederraz berriz gozatu nahi dutenendako aukera paregabea, Zuberoako hiriburua bixitatu bidenabarkoan.