Gizakiaren eta animaliaren arteko lehiarekin abiatuko dira Sunbillako Santiburtzio bestak

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 10a

Larunbat eguerdian bere saioa eskainiko dute herriko dantzariek. Artxiboko argazkia

Abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dira eta igandean jokatuko da Ramon Latasa saria

Herriko gizon probako zortzi lagun Errenteriako Patxi Ilarretaren kontrako norgehiagokarekin. Horrelaxe hasiko dira abuztuaren 10ean Sunbillako San Tiburtzio bestak. Ortziral arratsaldeko 18:30ean izanen da desafioa eta arratsaldeko 20:00etan suziria botako da Herriko Etxetik, erraldoi, buruhandi, gaitero eta txarangak alaiturik.

Herriko gizon probako zortzi lagun Errenteriako Patxi Ilarretaren kontrako norgehiagokarekin. Horrelaxe hasiko dira abuztuaren 10ean Sunbillako San Tiburtzio bestak. Ortziral arratsaldeko 18:30ean izanen da desafioa eta arratsaldeko 20:00etan suziria botako da Herriko Etxetik, erraldoi, buruhandi, gaitero eta txarangak alaiturik.

Desafioari dagokionez, 800 kiloko harriarekin arituko dira lanean, 15 minutuko saioan zeinek plaza gehiago egin. Antton Espelosinek aipatu digunez, «idi honek lehenago bi desafio jokatuak ditu bi talderen aurka eta bietan garaipena eskuratu zuen. Horretxengatik Sunbillako taldeak erronka latza du, baina denak gogo eta ilusio handiarekin daude. Mutilak jo ta su ari dira prestatzen, lasterka, mendira joanez eta orain astean bitan hasi behar dute entrenatzen harriarekin». 21:30ean Baztan zopak izanen dira Ulibeltzak elkartean, txarangaren animazioarekin. Gauez dantzaldia Gaubela taldearekin. Aipatzekoa da Sunbillako bordei buruzko erakustaldia izanen dela egunotan Ariztigain kanpinean, J.I. Muruak eskainia.

Abuztuaren 11n, larunbatarekin, San Tiburtzio eguna ospatuko dute Sunbillan.

09:30ean argi soinuak izanen dira gaiteruekin. 11:00etan Meza Nagusia Tiburtzio Deunaren ohorez. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondoren luntxa plazan. 19:00etan Pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Dantzadi taldearen eskutik. 22:30ean Su artifizialak Astondoa pirotekniaren eskutik. Ondotik tortilla pintxo dastaketa eta 200 litroko sagardo kupela.

Abuztuaren 12an, igandean, Haurren Eguna ospatuko da. 09:30ean argi soinuak izanen dira. 10:00etan Zetreria plazan. 18:30ean XI. Ramon Latasa Saria jokatuko da. Aurtengoan ere bi mailatan arituko dira, eta egungo aizkolaririk onenak izanen dira bertan. Guztira, hamabi aizkolari neurtuko dira, sei maila nagusian eta beste sei gazteetan. Aurtengo maila nagusian hiru bikote hauek neurtuko dira: Floren Nazabal-Angel Arrospide, Donato Larretxea-Unai Otaño eta Juan Jose Lopez-Aitzol Atutxa. Bikote bakoitzak lau proba ezberdin egin beharko ditu.

Gazte mailan aurtengoa seigarren edizioa izanen da. Maila honetan hiru bikote hauek lehiatuko dira: Ugaitz Mugerza-Oihan Larretxea, Joseba Otaegi-Arkaitz Olano eta Jon Rekondo-Ander Erasun. Gazte hauek hiru proba ezberdin egin beharko dituzte. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Joxe Angel akordeoilariaren eskutik.

Abuztuaren 13an, astelehen goizeko 09:30ean argi soinuak joko dira. 10:00etan Herri Krosa. Goiz eta arratsaldez Tren Txutxua herrian barna ibiliko da. 14:30ean Kuadrillen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Bazkal ondoren ura-ura eta apar besta txarangak alaiturik. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralde akordeoilariaren eskutik.

Abuztuaren 14an, astearte goizeko 09:30ean argi soinuak izanen dira. 10:00etan Mus txapelketa. 11:30ean Trikitixa jaialdia. 16:00etan Plater tiroketa. 16:00etatik 20:00etara puzgarriak. 22:00etan herri afaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Angel Mari akordeoilariaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun