Lesio baten ondorioz lau partida bertzerik ez zituen jokatu Gorka Urtasun iruritarrak uztailean, baina lauak irabazi zituenez, bera izan zen Oriamendi 2010 erremonte enpresako rankingean pilotaririk onena A multzoan. Jon Juaristi izan zen bigarren eta Julen San Miguel doneztebarra hirugarren.
B multzoan, berriz, Aritz Zubiri goizuetarra izan da onena, 38,17 punturekin. Zubizarreta izan da bigarrena eta Endika hirugarrena.