1.187 lagunek segitzen zuten langabezian eskualdean uztail hondarrean

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 6a

Ekainean baino 9 gehiago dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak

Ekain hondarrean baino 9 langabetu gehiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak uztailaren 31n, 1.187 zehazki. Nafarroan berdintsu mantentzen da langabezia (-0,05 jautsi da, 26 langabe guttiago) baina gurean azken hilabetetako joera aldatu eta %0,76 igo da.

Ekain hondarrean baino 9 langabetu gehiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak uztailaren 31n, 1.187 zehazki. Nafarroan berdintsu mantentzen da langabezia (-0,05 jautsi da, 26 langabe guttiago) baina gurean azken hilabetetako joera aldatu eta %0,76 igo da.

Uda sasoia izaki, uztailean 577 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez (ekainean baino 144 gehiago), baina horietatik 26 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 524 lagun daude langabezian, ekainean baino 20 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 529tik 542ra igo da langabetu kopurua. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, 71tik 79ra igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan, berriz, 34tik 42ra igo da.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten eta uztailean igoera nabarmenena izan duen lan arloa izan da, 716tik 751ra igo baita langabetu kopurua. Industria arloan, aldiz, 209tik 194ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan ere 162tik 154ra jautsi da langabetu kopurua. Nekazaritzan langabetu bat gehiago dago, 30, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 58 lagun daude langabezian, ekainean baino 4 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun