Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 3tik 6ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 3a

Ttikienek ere ongi pasatzeko aukera izanen dute. Utzitako argazkia

Igande eguerdian aizkora apustua jokatuko da

Aurten lau egunez ospatuko dira Gazteluko Santo Domingo bestak eta adin guztietako jendearendako ekitaldiak izanen dira.

Aurten lau egunez ospatuko dira Gazteluko Santo Domingo bestak eta adin guztietako jendearendako ekitaldiak izanen dira.

Abuztuaren 3an, ortziral arratseko 20:00etan suziriak botako dira bestei hasiera emateko. Ondotik txistulariak h­erria alaitzen ibiliko dira. 21:00etan Baztan Zopak Herriko Ostatuan.

Abuztuaren 4an, larunbat goizeko 10:00etan kalejira eginen da. 11:30ean Meza Nagusia. Ondotik salda Herriko Ostatuan. Arratsaldean jokoak eta puzgarriak. 17:00etan mus txapelketa. 22:00etan gazte afaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia AIERRIK taldearekin.

Abuztuaren 5ean, igande goizeko 10:00etan kalejira eginen da. 13:00etan aizkora apustua. 16:00etan partxis txapelketa. 18:00etan trikitixa erakustaldia. 19:30etik 22:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

Abuztuaren 6an, astelehen goizeko 09:00etan gosaria eginen da plazan. 14:00etan herri bazkaria eginen da. Arratsaldez dantzaldia eginen da AGERRALDErekin. 22:00etan afaria eginen da. Ondotik, Gaixoa Ni bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun