Bestetako lau egunetatik hirutan aizkora apustuak izanen dira

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Aizkora apustuak eta herri bazkaria izaten dira bestetako ekitaldirik jendetsuenetakoak, baina ez bakarrak. Amaia Mindegia eta Arantxa Iturralde

Ortziral ilunabarrean botako da txupinazoa

Abuztuko lehenengo asteburua hartuko dute aurten ere bestek, eta lau egunez ez da ongi pasa­tzeko aukerarik faltako.

 

ABUZTUAK 3, ORTZIRALA BEINTZA

• 20:00etan altxafe­roak, bestei hasiera ema­teko.

• Ondotik karrikarronda.

• 21:00etan Baztanzopak Iturrondo elkar­tean eta Labaiengo ostatuan.

• Gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

 

ABUZTUAK 4, LARUNBATA LABAIEN

• Goizean karrikarronda.

• 11:00etan plater-tiroketa.

• 11:30etik 13:30era puzgarriak.

• 17:00etatik 19:00etara puzgarriak.

• Ondoren aizkora apustua: alde batetik, Naza­bal eta Erasun, La­rre­txea aita-semeen kontra. Bestetik, Atu­txa eta Azurmendi, Otaño eta Otaegiren kontra.

• 22:30ean suak.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

 

ABUZTUAK 5, IGANDEA BEINTZA

• Goizean karrikarronda.

• 12:00etan Meza Nagusia.

• 17:00etan Patxin eta Potxin pailazoak.

• 18:00etan aizkora apustua: hirugarren mailako kanporaketa.

• 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa.

• 22:30ean suak.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJEL akordeoilariarekin.

 

ABUZTUAK 6, ASTELEHENA LABAIEN

• Eguerdian aizkora apustua herriko lau bikoteren artean.

• 14:00etan kantu zaharrekin girotutako he­rri bazkaria. Bankako kantariak etorriko dira­.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin.

• 00:00etan GAIXOA NI bestei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun