Plazaola Partzuergo Turistikoak 2012ko uda, oihanaren bihotzean ekintza eta bisita gidatuen programa aurkeztu du eta berrikuntza nagusien artean, zaldiek tiratutako gurdietan ibilaldiak eskainiko dituzte.
Bisita gidatuei dagokienez, Plazaolako Natur Bidea eta Lekunberriko alde zaharra, Kantina Plazaola-bizikletan alokairua, Beigorri Abentura parkea, Mendukiloko koba, Bikain gaztandegia, Saralegiren Arro baserria, Ezkurdi erlezaintza museoa, Mirua natur jarduerak edo Lacturale interpretazio zentrua ikusteko aukera izanen dute Plazaolako bisitariek.
Dena den, aurtengo berrikuntza nagusia Plazaolako Natur Bidea zaldi gurdian bisitatzeko aukera izanen da. 30 minutuko ibilaldia proposatu du Partzuergoak, Plazaolako natur bide eta Lekunberriko alde zaharra era ezberdin batean ibiltzeko. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 5 euro. Gehienez 4 lagun joan daitezke bidaia bakoitzen eta gutxienez, 2 lagun. Ostegunetik igandera eskainiko da zerbitzua irailaren 15a bitartean, 10:00etan, 10:45ean, 11:30ean, 12:15ean eta 13:00etan. Ordua eskatzeko aurretik deitu behar da 948 507204 telefonora edo oit@plazaola.org helbidera idatzi.
Beste aldetik. Natur Bidetik ibiltzeko bizikleta alokairua, itzulera garraioarekin eskaintzen du Plazaolako kantinak. Bizikleten alokairua dagokionez, 2 ordurako bizikleta hartzea 5 euro gostako da, egun erdirako 8 euro eta egun osorako 12 euro. Itzulerako garraioa hartu nahi duenak aldiz aurretik deitu beharko du 948 604644 edo 699 383287ra eta gutxienez 3 pertsona bildu beharko dira. Leitzatik bueltatzeko 8 euro ordaindu beharko da eta Andoainetik 12 euro.