Herriko zaharrei omenaldia eginen zaie fiestetako azken egunean

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko abuztuaren 2a

80 urte dituztenak eta hortik goitikoak omenduko dira

Aurten 80 urte bete dituzten eta 80 urtetik goiti dituzten herritarrek protagonismo berezia hartuko dute fiestetako hondarreko egunean. Herriak omenaldia egitea erabaki du eta hala, abuztuaren 18an, herri bazkarira gonbidatuko ditu Udalak; he­rriak ordainduko die bazkaria. Egun horretan, beraien omenez meza ere izanen da. Ea bada animatzen diren fiestetako azken egunean omenaldian parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun