Ludotekako denboraldiari behar bezalako despedida eman zaio

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko abu. 2a, 11:14

Izaskun Zubialde

Antzerki bat eginez agurtu zuten uztailaren 6an ludotekako denboraldia. Txasen zuzendaritzapean, argazkiko neska gaztetxo hauek oso antzerki polita eskaini zuten. Jone Indakotxea, Luaia Fagoaga, Saioa Mariezkurrena, Malen Etxe­kolonea, Nahiara Anso, Ane Etxeberria, Nahia Etxeberria, Garazi Santesteban eta Naroa Santesteban izan ziren protagonistak eta antzezlanaren ondotik, berendua egin zuten. Lerro hauen bidez, Txas zaindariari eskerrak eman nahi dizkiogu egindako lanagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun