Abuztuko lehenengo asteburua hartuko dute aurten ere Beintza-Labaiengo bestek, eta lau egunez ez da ongi pasatzeko aukerarik faltako.
Abuztuaren 3an, ortziralean, Beintzan izanen dira ospakizunak. 20:00etan altxaferoak botako dira, bestei hasiera emateko. Ondotik karrikarronda eginen da. 21:00etan Baztanzopak Iturrondo elkartean eta Labaiengo ostatuan. Gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
Abuztuaren 4an, larunbatean, Labaienen izanen dira ospakizunak. Goizean karrikarronda. 11:00etan plater-tiroketa. 11:30etik 13:30era puzgarriak. 17:00etatik 19:00etara puzgarriak. Ondoren aizkora apustua: alde batetik, Nazabal eta Erasun, Larretxea aita-semeen kontra. Bestetik, Atutxa eta Azurmendi, Otaño eta Otaegiren kontra. 22:30ean suak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.
Abuztuaren 5ean, igandean, Beintzan eginen dira ekitaldiak. Goizean karrikarronda. 12:00etan Meza Nagusia. 17:00etan Patxin eta Potxin pailazoak. 18:00etan aizkora apustua: hirugarren mailako kanporaketa. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa. 22:30ean suak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJEL akordeoilariarekin.
Abuztuaren 6an, astelenean, Labaienen eginen dira ekitaldiak. Eguerdian aizkora apustua herriko lau bikoteren artean. 14:00etan kantu zaharrekin girotutako herri bazkaria. Bankako kantariak etorriko dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin. Gauerdian GAIXOA NI bestei bukaera emanez.