Estatu Batuetan artzain ibili ziren euskaldunen besta irailaren 15ean Iruñean ospatuko da aurtengoan. Egun horretako autobusetarako eta Iturramako ikastetxe publikoko frontoian eginen den bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude abuztuaren 1etik 31ra.
Zehazki, eskualdeari dagokionez, Lesakan (Herriko Etxean), Beran (Santiago Altzuguren), Etxalarren (Santiago Mitxeltorena), Igantzin (Jose Luis Antxordoki), Sunbillan (Jesus Mari Jorajuria), Malerrekan (Angie Otxandorena), Zubietan (Santi Hualde) eta Baztanen (Balleko Etxea, Ordoki erretegia eta Bautista Oteiza) salduko dira.
Egitaraua
Irailaren 15eko egitaraua, 10:30ean, San Nicolás elizan ospatuko den mezarekin abiatuko da. Orbela otxotea eta Bankako Menditarrak kantari izanen dira mezan. Eguedian, fanfarre baten laguntzarekin Ziudadelako Arma aretora joanen dira, eta han Iruñeko Herriko Etxeko eta Nafarroako Gobernuko agintariek harrera eginen diete artzainei. 14:00etan anaitasun bazkaria eginen da Iturrama ikastetxe publikoki frontoian.
Eguna baino lehenago, irailaren 1etik 14ra Iruñeko Condestable jauregian Nafarroako eskualde ezberdinetako artzaien argazki erakusketa ikusgai izanen da. Iruñeko ikastetxeei erakusketa bisitatzeko eta artzainen istorioak aditzeko aukera eskainiko zaie. Toki berean, Rosa Arburuak inmigrazioari buruzko solasaldia eskainiko du irailaren 2an, 19:30ean.