Miguel Mari Urrutia saldiastarra buruz buruko erremonte txapelketa jokatzera bueltatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 2a

Txapelketa jokatuko duten sei pilotarietatik lau izan ziren aurkezpenean. Oraindik Mexikon den Urrutia eta eri zegoen Juaristi falta ziren. Maialen Andres

Sei pilotari ariko dira lehian eta finala irailaren 8an jokatuko da

Abuztuaren 1ean aurkeztu zen aurtengo buruz buruko Kutxa erremonte txapelketa. Sei erremontelari ariko dira lehian eta ustegabe nagusiena, Migel Mari Urrutia saldiastarra ere lehian izanen dela. Ez zen aurkezpenean izan, baina Mexikotik bueltatuko da txapelketa jokatzera. Berekin batera, Koteto Ezkurra eta Julen San Migel doneztebarrak, Javier Urriza, Jon Juaristi eta Patxi Zeberio ariko dira.

Buruz buruko erremonte txapelketaren 30. edizio hau abuztuaren 4an, larunbatean, abiatuko da, Juaristi eta Zeberio II.aren arteko partidarekin. Abuztu osoan jokatuko dituzte partidak Hernaniko Galarreta pilotalekuan eta irailaren 8an jokatuko da finala.

Lehenbizi ligaxka batean neurtuko dituzte indarrak Juaristi, San Miguel, Zeberio II eta Urrutia I.ak. Ligaxka honetako bigarren partida abuztuaren 7an jokatuko dute Juaristi eta San Miguelek. Abuztuaren 11n Zeberio II eta San Miguel ariko dira nor baino nor gehiagoka. Urrutia I.aren “debuta” abuztuaren 14an izanen da, Juaristiren kontra eta abuztuaren 18an San Miguel izanen du aurrez aurre saldiastarrak. Zeberio II.aren kontrako partida abuztuaren 21ean jokatuko du Urrutia I.ak. Ligaxka honetako bi lehenbizikoak sailkatuko dira finalerdietarako. Han esperoan izanen dituzte Koteto Ezkurra, joan den urteko txapelduna, ligaxkako bigarrenaren kontra aritzeko abuztuaren 25ean eta Urriza, ligaxkako lehenbizikoaren kontra jokatzeko irailaren 1ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun