Karpa bestetan

Mattin LARRALDE 2012ko abuztuaren 1a

 Aurten lehenbiziko aldiz, herriak estalpea izanen du bestetan, karpa bat egin baita. Duela zenbait ale aipatu zen TTIPI-TTAPAn, Udalak kendu eta paratzen ahal den estalpe bat egiteko proiektua zuela esku artean. Proiektu honek joan den urteko bes­tetako euritearen ondorioz hartu zuen­ indarra. Aurten ez dugu­ euriaren beldurrik izanen.

Bertze aldetik, aldiz­kari hau ateratzen denean, bestetan egonen gara, baina norbaitek gogoa baldin badu, gonbidatuak egonen dira herria eta jendea ezagutzera. Anima zaitezte, giro ederra izanen da eta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun