Itxura denez, Iberdrolak eusten dio Leurtzako eremuan dauden urtegien mantenimenduari, hainbat hobekuntza egiten ari baita azken urteetan. Orain dela aste batzuk hormigoia tratatzen duen enpresa bat aritu da bi paretak garbitzen. Langileek erran digutenez, irail aldera berriz etorriko omen dira, hormigoizko hesiak dituen hainbat artesi eta zulo estaltzera.
Ez da harritzekoa presa hondatzen hasi izana, 100 urte betetzear baitago. Aipatu enpresako langilearen arabera, hormigoia bertako materialekin egina izanen omen zen, eta honezkero dezente hondatzen hasia izanen da. Edozein moduz, hilabetero presa mugitu den ala ez ikustera etortzen direnek bere lekuan segitzen duela aipatu digute. Oraingoz, lasai egon gaitezke.