Depuradora berria egiteko lehenbiziko urratsak eman dira

Joseba URROTZ 2012ko abuztuaren 1a

Gaur egungo depuradora Joseba URROTZ

Azken urteetan zikinkeria zuzenean errekara isuri da

Aspaldiko urteetan, araztegia edo depu­ra­do­ra hondatua dago. He­rri­ko ur zikinak garbitu behar lituzkeenak 15 bat urte behinik behin izanen ditu zikinkeria guztia zuzenean erre­kara isur-tzen. Orain dela urte ba­tzuk, NILSA Nafa­rroako Gobernuaren en­presa aukerak azter­tzen hasia zela ematen zuen, haien artean, Donamariako araz­tegira erama­teare­na, nahiz eta aspaldi honetan ez zen deusen be­rririk. Orain, ordea, ba­diru­di zerbait mugi­tzen hasi dela, eta depuradora be­rri bat eginen dela. 

Lan horren proiektua egiteko neurketak egiten aritu dira berriki. Hala ere, proiektuaren xehetasunak jakiterako denbora joanen da segu­ras­ki, eta zer erranik ez obra­ egiterako. Dena den, bada zer­bait pausuak ematen hasi izana. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun