28 neska-mutiko Udako Kirol Eskolan

TTIPI-TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

ERREKA

28 haur eta gazte ari dira parte hartzen Errekak antolatu duen Udako Kirol Eskolaren XII. edizioan. Gehienak Doneztebekoak badira ere, Donamaria, Sunbilla eta Legasatik ere etorri dira. Bi taldetan banatuta ari dira Ainara Marizkurrena monito­re dutela: 6-9 urte bitartekoak talde batean eta 10-13 urtekoak bertzean. Lehenbizikoan hogei haur daude eta bigarrenean zortzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun