Lau urtez 624 konpostontzi banatu dira Baztan-Bidasoaldean

TTIPI-TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

 336 konpostontzi Bor­tzirietan, 182 Baztanen eta 106 Malerrekan. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak, Baztango Udalak eta Malerrekako Mankomunitateak azken lau urte hauetan egin dituzten kanpainetan, guztira 624 konpostontzi banatu dira. Horietan hondarrekoak, azken asteetan egin dira. Konpostontziak banatzeaz gain, izena emana zuten familia guztiekin bilerak ere egin dituzte konposta nola egiten den azaltzeko, zer bota­tzen ahal den eta zer ez, zein arazo izaten ahal dituzten eta nola konpondu. Ekainean, adibidez, 164 konpostontzi inguru banatu ziren Baztanen, eta 88 Malerrekan. Uztail hasieran, be­rriz, 43 konpostontzi banatu ziren Bortzirietan. Oraindik ere norbait interesatua baldin badago, izanen du au­kera. Ze­rrenda berria bete­tzen ari dira eta izena emateko Baztango udaletxera edo Bor­tzi­riak edo Ma­lerre­kako Mankomu­nitatera deitu behar da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun