Badira aste batzuk herriko gazteak lagun artean pilota txapelketa antolatu eta partidak jokatzen ari direla. Hamar bikote dira eta astero bikote bakoitzak partida bat jokatzen du. Horrela, besten aitzineko astean finalerdiak jokatuko dira eta bestetan izanen da finala.