Irailaren 6an irekiko dira lehiaketan parte hartu dutenen plikak. Proposamenak gutun itxian aurkeztuko dira eta lizitazioaren hasierako prezioa 16.150 eurokoa da, BEZ gabe.
Baldintza bereziak
Hiru baldintza jarri dizkie Udalak interesatuei:
a) Harriak erabiltzeko izatea, ez espekulatzeko.
b) Erabilpena Etxalarren eginen den obra batean izatea.
c) Lizitazioaren onuradunak ez izatea zorrik udalarekin. Eskaintzak baloratzerakoan, hobekuntza gisa baloratuko dira interesatuak herrian lanak egitea (paretak, teilatuak…).
Lehiaketara ez balitz inor aurkeztuko edo dauden proposamenak ez balira onargarriak, baldintzak aldatu edo osatzea komeni den baloratuko luke Udalak.