Uso postuen enkantea irailaren 1ean eginen da

TTIPI-TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

Garestienetatik (3.125 euro) merkeenetara (875 euro), 21 postu aterako dira enkantera hainbat preziotan postuaren arabera

Enkantea, usadioa den bezala, ahozko posturaren bidez eginen da irailaren 1ean, goizeko 12etan Herriko Etxeko batzar-aretoan. Subastan ematen den tanto bakoitza 10 eurokoa izanen da eta adjudikazioa behin betikoa den egunetik hasi eta usoaren ehiza-sasoia akabatu arte aprobetxatu ahal izanen du ehiza postuaren onuradunak.
Postu bakoitzaren prezioak eta gainerako baldintza guztiak jendearen esku daude udal idazkaritzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun