Donamaria eta Beintza-Labaiengo Usategien enkantea abuztuaren 11n eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 9a

Donamarian bi urterako aprobetxamendua izanen da eta Beintza-Labaienen lau urterako

Donamaria eta Beintza-Labaiengo udalek usategien aprobetxamendua enkante publikoan erabakiko dute abuztuaren 11n, larunbat goizeko 11:00etatik aurrera Beintza-Labaienen eta eguerdiko 12:00etan Donamarian.

Donamaria eta Beintza-Labaiengo udalek usategien aprobetxamendua enkante publikoan erabakiko dute abuztuaren 11n, larunbat goizeko 11:00etatik aurrera Beintza-Labaienen eta eguerdiko 12:00etan Donamarian.

Bi urtetarako usategien aprobetxamendua enkante publikoan erabakitzeko deialdia egin du Donamariko Udalak. Abuztuaren 11n, larunbatarekin, eginen da enkantea, 12:00etan. Zortzi frontetan banatuta, 70 usategi aterako dira enkantean.

Lehenbiziko frontean, Golbai izenekoan, hamaika usategi daude eta hasierako prezioa 27.000 eurotan finkatu du Udalak. Bigarrenean, Uztalakordan, zor­tzi usategi daude eta hasierako prezioa 10.500 eurokoa izanen da. Hirugarren frontean, Bidakorrin, hamaika usategi daude eta 8.250 eurotan finkatu du Udalak hasierako prezioa. Laugarrenean, Labeagan, bederatzi usategi daude eta 4.000 eurokoa da hasierako prezioa. Bosgarrenean, Bidasostan, hamar usategi daude eta 4.500 eurokoa izanen da hasierako prezioa. Seigarrenean, Txarutan, zazpi usategi daude eta 5.250 eurotan finkatu dute hasierako prezioa. Zazpigarrenean, Ubedon, sei usategi daude eta 1.000 eurokoa da hasierako prezioa eta zortzigarrenean, Argibelen, 8 usategi daude eta 1.500 eurokoa izanen da hasierako prezioa.

Enkante honen baldintza-agiria jendearen eskura dago idazkaritzan.

 

Beintza-Labaienen lau urterako

Beintza-Labaiengo Udalak ere, lau urterako Usategien aprobetxamendua enkantera atera du. Lau eremutako usategiak izanen dira, eta guztira 45 ehiza postu izanen dira. Enkantea, berriz, udaletxean eginen da abuztuaren 11n, larunbatarekin, 11:00etan.

Aieletako usategiak sei ehiza postu ditu eta honen hasierako prezioa 12.000 eurotan finkatu du Udalak; Ameztiko inguruan zortzi ehiza postu dira eta hauen­ hasierako prezioa 9.000 eurokoa izanen da; Lotza­biango usategiak guztira hamazazpi ehiza postu ditu eta eremu honen hasierako prezioa 10.000 eurokoa izanen da. Uztakortako usategian, azkenik, hamalau postu daude eta honen hasierako prezioa 10.500 eurotan hi­tzartu du Udalak.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa. Gora jotzeko postura, berriz, 100 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun