Etxalarko Beheko Olako presa zenatik ateratako 116 harri landu aprobetxatzeko deialdia egin du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 1a

Hasierako prezioa 16.150 eurokoa da eta irailaren 6an irekiko dira eskaintzak

2008ko uholdeak­ hain­bat hondamen egin zituen. Etxalarko ondasunetan Mattinen presa, Olazaharreko presa eta Beheko Olako presa eraman zituen urak. Aurten, Etxalarko burdinola edo ola-zaharetako presa zenaren harri batzuk, presaren alde batekoak, bildu ditu Etxalarko Udalak errekatik eta harri horien aprobetxamendua da orain lehiaketara aterako dena.

116 harri landu gutienez 16.150 euroren truke

Irailaren 6an irekiko dira lehiaketan parte hartu dutenen plikak. Proposamenak gutun itxian aurkeztuko dira eta lizitazioaren hasierako prezioa 16.150 eurokoa da, BEZ gabe. Behin-behineko esleipena egin ondoren, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du, fidantza gisa eta behin betiko esleipenaren prezioari BEZ gehituko zaio.

Etxalarko Udalaren bandoan ageri denez harriak erabiltzeko izanen dira eta ez espekulatzeko, Erabilpen hori Etxalarren egiten den obraren batean izanen da eta harriak hartzen dituen lagunak ezin du udalarekin zorrarik izan.

Eskaintzak baloratzerakoan, honako hobekuntzak hartuko dira kontuan: herrian lanak egitea (paretak, teilatuak, kunetak…) edo antzekoak.

Lehiaketa hutsik geldituko balitz, edo aurkeztutako proposamenak ez balira onargarriak, udalak baloratuko du baldintzak aldatu edo osatzea komenigarria den, eta horren arabera jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun