Senpereko Hatsa elkarteak, abuztuaren hastapen honetan, Auxtin Zamora eta Juan Manuel Galarragaren margolarien lanarekin, aurkitze baten egitea proposatzen du Amotzeko Larraldean.
Ttiki ttikitik, pinturaz apasionatua den Zaldibiako Juan Manuel Galarragak bere azken margoak erakutsiko ditu eta, horietan, hain sakonki, barnatzen dituen Euskal Herriko bazter eta presunak.
Senpereko Auxtin Zamorak, berriz, olerkien ordez, oraikoan, bere idurimenatik ateraiak dituen “Encres de Chine “ deitutako margo batzuk aurkeztuko ditu.
Erakusketa abuztuaren 1etik 11ra zabalik izanen da Larraldean, arratsalde guziz, 16:00etatik 20:00etara.