Doneztebek ez zuen ezustekorako tarterik utzi eta Markinari hiru partidak irabazita, berriz ere Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketa eskuratu zuen uztailaren 27an Gallartan (Bizkaia).
Kadete mailan, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 22 eta 11 irabazi zieten Markinako Ion Zubikarai eta Mikel Urizarri.
Jubeniletan faborito argiak ziren Doneztebekoak, baina uste baino lan gehiago izan zuten. 12 eta 2 irabazten izan ziren Markinakoak, Kepa Albisu eta Alain Pujana, baina pixkanaka buelta eman zioten Ugaitz Elizaldek eta Adur Lasak. Hamaseina berdindu ondotik, garaipena Donezteberentzat izan zen (22-20).
Dagoeneko txapelketa erabakia zegoen, baina seniorretan ere 22-10 irabazi zieten Mikel Maia eta Jon Gorriti doneztebarrek Andoni Malax eta Kepa Castillo markinarrei.