Irurita A da laxoa txapelketako lehen finalista

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 25a

Doneztebe Ak ere aski izanen du bi joko egitea finalerdietako itzulerako partidan finalean izateko

Abuztuaren 4an Arraiozko plazan jokatuko den Baztan-Errekako XXXIII laxoa txapelketaren finalean izanen da Irurita A. Finalerdietako joaneko partidan, uztailaren 15ean, 9-2 irabazi zion Oiz-i etxean eta uztailaren 21ean Malerrekako herrian ere irabaztea lortu zuen, 5 eta 9.

Arraiozko finalean, seguruenik Doneztebe A izanen du arerio. Doneztebarrek ongi bideratua utzi dute finalerdietako kanporaketa. Joaneko partida jokatu zuten uztailaren 21ean Irurita Bren kontra eta 9-1 irabaztea lortu zuen. Beraz, asteburu honetan Iruritan jokatuko den itzulerako partidan bi joko egitea aski izanen dute finalean izateko.

Gogoratu behar da finalaren egunean, laxoaren aldeko afaria eta gaupasa ere antolatu dela Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun