Uztailaren 25ean Santiago Eguna ospatzen dute Elgorriagan. Eta asteazken goizeko 10:30an hasiko dira herriko bestak, argi Soinu eta txistularien dianaeekin. 11:30ean Santiago Apostoluaren omenezko Meza nagusia izanen da. 12:30 Euskal dantzak, dantzari txikien eskutik. Ondotik aperitiboa. 17:00etan Magia Asier Kidamen eskutik. 18:00etan patata tortilla lehiaketa. Beti bezala udalak banatuko ditu osagaiak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia SANTXOTENArekin.
Ortzeguneko atsedenaldiaren ondotik, ortziralean, uztailaren 27an segida izanen du bestak.
17:00etan Herriko haurrentzat krosa izanen da. 18:00 Haurrentzat eskalatzeko rokodromoa. 20:00etan Txupinazoa botako da eta kalejira izanen da trikitixarekin. 21:00etan Zopak Hilarion jatetxean. 00:00etatik 03:30era dantzaldia BIXENTErekin.
Uztailak 28 larunbata HAURREN EGUNA
10:00etan Diana trikitixarekin. 10:00etan Haurrentzat puzgarriak. 12:00etan haur jokoak eta aurpegi margoketa. 14:00etan Haurrentzat bazkaria gurasoek antolatuta, elkartean. 16:00etan Mus txapelketa. 20:00etan Merendu-afaria herritar guztientzat. 20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik 04:00etara musika AIERRIK taldearekin.
Uztailak 29 igandea ZIKIRO JATE EGUNA
10:00etan Diana trikitixarekin. 12:00etan toka txapelketa. 14:00etan bazkaria, zikiro jatea SANTXOTENA akordioi jotzailearekin. Arratsaldez eta gauez musika SANTXOTENArekin. Eta bestak ongi akitzeko… Gaixoa Ni!