Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, abuztuko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 7.097.
Saria, Almandozko Beola jatetxean bi lagunendako bzkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, uztailean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Abuztuko zozketaren saridunak hilabate bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.