Zaldiz tiratutako gurdietan ibilaldiak eskaintzen ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 20a

Natur bidea eta Lekunberriko alde zaharra zaldi-gurdian bisitatzeko aukera bada uda honetan. Plazaola Partzuergo Turistikoa

2012ko uda, oihanaren bihotzean” ekintza eta bisita gidatuen programa aurkeztu zuen uztailaren 20an

Plazaola Partzuergo Turistikoak “2012ko uda, oihanaren bihotzean” ekintza eta bisita gidatuen programa aurkeztu du eta berrikuntza nagusien artean, zaldiek tiratutako gurdietan ibilaldiak eskaintzen dituzte.

Plazaola Partzuergo Turistikoak “2012ko uda, oihanaren bihotzean” ekintza eta bisita gidatuen programa aurkeztu du eta berrikuntza nagusien artean, zaldiek tiratutako gurdietan ibilaldiak eskaintzen dituzte.

Bisita gidatuei dagokienez, Plazaolako Natur Bidea eta Lekunberriko alde zaharra, Kantina Plazaola-bizikletan alokaitua itzulera garraioarekin, Beigorri Abentura parkea, Mendukiloko koba, Bikain gaztandegia, Saralegiren Arro baserria, Ezkurdi erlezaintza museoa, Mirua natur jarduerak edo Lacturale interpretazio zentrua ikusteko aukera izanen dute Plazaolako bisitariek.

Dena den, aurtengo berrikuntza nagusia Plazaolako Natur Bidea zaldi gurditxoan bisitatzeko aukera izanen da. 30 minutuko ibilaldia proposatu du Partzuergoak, Plazaolako natur bide eta Lekunberriko alde zaharra era ezberdin batean ibiltzeko. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 5 euro. Gehienez 4 pertsonaia joan daitezke bidaia bakoitzen eta guttienez, 2 pertsona. Ostegunetik igandera eskainiko da zerbitzua irailaren 15a bitartean, 10:00etan, 10:45ean, 11:30ean, 12:15ean eta 13:00etan. Ordua eskaitzeko aurretik deitu behar da 948 507204 telefonora edo oit@plazaola.org helbide elektronikora idatzi.

Beste aldetik. Natur Bidetik ibiltzeko bizikleta alokairua, itzulera garraioarekin eskaintzen du Plazaolako kantinak. Bizikleten alokairua dagokionez, 2 ordurako bizikleta hartzeak 5 euro gostako da, egun erdirako 8 euro eta egun osorako 12 euro. Itzulerako garraioa hartu nahi duenak aldiz aurretik deitu beharko du 948 604644 edo 699 383287 telefonoetara eta gutxienez 3 pertsona bildu beharko dira. Leitzatik bueltatzeko 8 euro ordaindu beharko da eta Andoainetik, 12 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun