Pottokaren Eguna ospatuko da uztailaren 21ean Saran

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 19a

Larunbat goizetik hasita pottokak ikusteko modua izanen da Saran. Artxiboko argazkia

Bezperan kanta emanaldia eskainiko dute elizan Saiberri eta Goraki taldeek

Pottokaren Eguna eginen da larunbat honetan, uztailak 21, Saran. Euskal Herriko zaldi arraza honen tokia aldarrikatzeko Eguna ospatzen hasi ziren Sara aldean 1996an, eta oraindik ere ohitura horrekin segitzen dute. larunbatean. 9:00etan behorrak lau mailatan banatuta txapelketa eginen da frontoian. Animazioak ere izanen dira, baita bazkari alaitu bat ere.

Kantuak Sarako elizan

Bertze aldetik, uztailaren 20an, ortziralarekin, Saiberri eta Goraki taldeek kontzertua emanen dute Sarako elizan. Kanta emanaldia 21:30ean hasiko da. Goraki Donibane Lohizuneko abesba­tza mistoa da, 1975ean osatua, eta gaur egun, 40 kantari biltzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun