Nafarroako Foru Komunitateko txapelketak hamasei herritara hurbilduko du erremontea

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 19a

Txapelketan ariko diren erremontelarietako batzuk, agintariekin batera, aurkezpenean. Utzitako argazkia

Elizondon uztailaren 26an eta Donezteben irailaren 22an jokatuko dira partidak

Nafarroako Foru Komunitateko VIII erremonte txapelketa aurkeztu zuten uztailaren 18an Iruñean. Bortz bikote lehiatuko dira eta erremontea Nafarroako 16 herritako frontoietara hurbilduko da, tartean Elizondo eta Doneztebekoetara.

Nafarroako Foru Komunitateko VIII erremonte txapelketa aurkeztu zuten uztailaren 18an Iruñean. Bortz bikote lehiatuko dira eta erremontea Nafarroako 16 herritako frontoietara hurbilduko da, tartean Elizondo eta Doneztebekoetara.

Bortz bikote ariko dira txapelketa honetan: Urriza eta Aizpurua II, Uterga eta Olazar, Etxeberria IV eta Ion, Urrutia II eta San Miguel eta Endika eta Etxeberria III.

Final laurdenetako ligaxka abuztuaren 20an, ortziral arratseko 22:30ean abiatuko da Irurtzunen, Urriza eta Aizpurua II.ak, Etxeberria IV eta Ionen kontra jokatuko duten partidarekin. Uztailaren 21ean, larunbat arratsaldeko 19:30ean Bizkarretan, Etxeberria IV eta Ion, Endika eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira. Uztailaren 26an, Elizondon, Endika eta Etxeberria III, Uterga eta Olazarren kontra ariko dira. Hurrengo partidak abuztuan jokatuko dira.

Ligaxka honetako lau bikoterik onenak finalerdietako ligaxkan sartuko dira. Irailaren 1ean abiatuko da ligaxka hori Auritzen eta eskualdeari dagokionez, Donezteben irailaren 22an, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da partida bat.

Nafarroako Komunitateko erremonte txapelketaren finala Zubirin jokatuko da irailaren 30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun