Uztailaren 1az geroztik Serorenborda baserritik desagertu zen Eustakio Mutuberria Jorajuria 79 urteko sunbildarra bilatzeko jendearen laguntza eskatu du Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak.
Egun horretatik bila dabil Nafarroako Larrialdi zerbitzua, foruzaingoaren eta guardia zibilaren laguntzarekin, baina oraindik ez dute inon ere topatu. Eustakio Mutuberria topatzeko informazioa izan dezakeen edozeinek SOS Navarrako 112 larrialdi zenbakira deitu beharko luke.
Eustakio Mutuberriak 1,75 metro neurtzen du eta 90 bat kiloko pisua. Ibiltzerakoan zailtasunak ditu, belauneko arazoengatik. Desagertu zenean laneko galtza urdinak, ator koadrazua, bota ilunak eta boneta zituen.