ELA eta LAB sindikatuek deituta, murrizketen kontrako elkarretaratzea egin zen uztailaren 17an, astearte goizean Doneztebeko Enplegu Bulegoaren aitzinean. Donezteben bezala, Nafarroako bertze enplegu bulegoetan ere deituak zituzten bi sindikatu hauek, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNTrekin batera.
Doneztebeko elkarretaratzean, “Bankarentzat dirua, herriarentzat pobrezia, Murrizketarik ez!” zioen pankartaren gibelean bildu ziren, “azken aldizko murrizketa sozial handiena” salatzeko.