28 haur eta gazte ari dira parte hartzen Doneztebeko Erreka elkarteak antolatu duen Udako Kirol Eskolaren XII. Edizioan. Gehienak Doneztebekoak badira ere, Donamaria, Sunbilla eta Legasakoak ere etorri dira. Kirol desberdinak lantzen dituzte bertan.
Bi taldetan banatu dituzte: 6-9 urte bitartekoak talde batean eta 10-13 urtetakoak bertzean. Lehendabizkoan 20 haur daude eta bigarrenean 8. Azkeneko urteetan bezala Ainara Marizkurrena de monitorea.
Astelehen, asteazken eta ortziralero egiten ari dira udako kirol eskola, uztailaren 9tik abuztuaren 3ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian ari dira, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean.