Nafarroako Gurdi Altxatze Txapelketa jokatu zen uztailaren 14an Iruñeko Foruen plazan. Egun batzuk lehenago ingude altxatze txapelketan bezala, Josetxo Urrutia leitzarrak ez zuen arazorik izan txapela janzteko, 175 kiloko gurdiarekin 3 plaza, 6 metro eta 40 zentimetro egin baitzituen.
Lau lehiakideak leitzarrak ziren. Bigarren, Xabier Arraras izan zen, plaza 1, 6 metro eta 12 zentimetro eginda; hirugarren, sortzez errumaniarra eta Leitzan bizi den Stephan Chievu izan zen, plaza 1, 5 metro eta 35 zentrimetro eginda. Lazaro Bujani ihes egin zion gurdiak eta ez zen plaza bat egitera ailegatu.
Josetxo Urrutiak, beraz, Nafarroako ingude eta gurdi altxatze txapelketak irabazi ditu. Harrijasotze txapelketan ere aritzekoa zen, baina azken orduan bi partehartzailek huts egin zutenez, irailera atzeratu da txapelketa.