204 korrikalarik parte hartu zuten Doneztebeko Erreka elkarteak 34. urtez antolatutako herri lasterketan.
Maila bereziko 50 haur izan ziren lasterketa egiten lehenak. Gero, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoen txanda izan zen. Hauen ondotik hasi zen proba nagusia.
Gizonezkoen senior kategorian, Antonio Etxeberria nagusitu zen, aitzineko bi aldietan eta 2004an ere garaile izan zena. Alberto Revuelta gipuzkoarra bigarren izan zen eta Beste Iruñako Daniel Sanz hirugarren.
Emakumeetan, Maika Ariztegi iturendarrak irabazi zuen. Nekane Menendez izan zen bigarren eta Maria Telletxea doneztebarra hirugarren.
Herriko korrikalarien artean, gizonezkoetan, bertze behin, Xanti San Migelek irabazi zuen lehenbiziko doneztebarrarendako zegoen saria. Herritarren podiuma Xabier Telletxea eta Fermin Oteizak osatu zuten eta emakumezkoetan, Maria Telletxeak jaso zuen ardo-lotea eta bere gibeletik, Miren Juanotena eta Leire Uterga helmugaratu ziren.
Gainerako SAILKAPENAK
• Aurrebenjamin neskak: lehena Saioa San Migel, bigarren Irai Arruiz eta hirugarren Naroa Itoiz. Mutikoetan; lehena Aitor Agesta, bigarren Markel Jabalera eta hirugarren Ekaitz San Martin.
• Benjamin neskak: lehena Marina Zabala, bigarren Anne Etxarte eta hirugarren Maialen Lizasoain. Mutikoetan: lehena Yeray Galan, gero Asier Ayape eta hirugarren Xabier Apezetxea.
• Alebin neskak: Andrea Zabala nagusi, bigarren Izaro Aldabe eta Irati Oiartzabal hirugarren. Mutiletan: Unai San Migel lehenbizi, bigarren Joseba Bengoetxea eta Aimar Jabalera hirugarren.
• Infantil neskak: lehena Alaitz Leache, bigarren Alaia Iribarren eta hirugarren Naxara Jaunsaras. Mutikoetan: Karlos Ostiz, Iñaki Maylin eta Oier Berasategi, hurrenez hurren.
• Kadete mutikoak: Eneko Herrera lehena, gero Julen Retegi eta ondotik, Andoni Lazkanotegi.
• Jubenil mutikoetan Iñaki San Migel lehena.
• Beteranoetan lehena Martin Orradre izan zen, bigarrena Oscar Ayape eta hirugarren Fernando Leache.